Loreekin apaintzeko IV. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2022ko eka. 11a, 08:00

Orozkoko Udalak, Indumako Informazio Bulegoaren bidez eta herritarrek jarduera hauetan parte hartze handiagoa eta osoagoa izan dezaten sustatuz, lehiaketa hau antolatu eta deialdia egin du, honako hauen arabera:

LEHENENGOA. Lehiaketa honen helburua da espazioetan loreekin egindako dekorazio desberdinen aitortza egitea, bai BALKOIAK*, bai BALKOIAK ETA LORE-TXOKOAK*.

Balkoiez hitz egiten denean, lorez apaindutako kanpoko espazio bat baino ez dira.Balkoiez eta lore-txokoez hitz egiten denean, lorategiak, fatxadak edota terrazak izan daitezke.

BIGARRENA. Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, betiere aurretiaz izena emanez gero. Izena emateko epea uztailaren 4ko 15:00ak arte egongo da zabalik.

Izena ematerakoan, pertsonaren izen-abizena, harremanetarako telefono zenbaki bat, eta ebaluatuko den espazioaren helbidea jakinarazi beharko dira.Ondorengo bideak erabiliz eman daiteke izena:
    • Telefonoz, 94 633 99 45 (Induma Informazio bulegoa).
    • Posta elektronikoz,  infoinduma@yahoo.es
    • Edo aurrez aurre Induma Informazio Bulegoan

HIRUGARRENA. Loreen arloan aditua den pertsona batek osatuko du epaimahaia.

LAUGARRENA .Epaimahaiak balkoiak banan-banan bisitatuko ditu, kanpotik ikusita, edo barrutik kasuren batean, hala eskatuz gero, dekorazioa, zailtasuna, kolorea, mantentze-lanak, originaltasuna eta abar baloratuz.

BOSGARRENA. Lehiaketak honako sari hauek izango ditu:

A/ BALKOIAK:

  • 1. saria:100 €
  • 2. saria:50 €
  • 3. saria:25 €

B/BALKOIAK ETA LORE-TXOKOAK:

  • 1. saria:100 €
  • 2. saria:50 €
  • 3. saria:25 €

SEIGARRENA. IrabazleeI irailaren 3an, 17:30ean, sariak banatuko zaizkie (Museoan). Ondoren, tokiko komunikabideen bitartez jakinaraziko da epaimahairen erabakia. Erabaki hau apelaezina izango da.

ZAZPIGARRENA. Lehiaketaren irabazleek Orozkoko Udalari lagako dizkiete, inolako mugarik gabe, loren dekorazioarekin egindako argazkien irudi-eskubideak.

ZORTZIGARRENA. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onartzea dakar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide