Ekainaren 15ean irekiko dituzte ateak Orozkoko udako igerilekuek

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2022ko eka. 14a, 16:52

Orozkoko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da, asteazkenean, 12:00etan. Irailaren 14ra arte egongo dira instalazioak zabalik, egunero, irailaren 1ean eta 4an izan ezik, sanantolinak direla eta.

Ordutegia 12:00etatik 20:00ak arte izango da ekainean eta irailean. Uztailean eta abuztuan, berriz, 11:00etan irekiko dituzte ateak.

Igerilekuetarako eta gimnasiorako urteko bonuak kiroldegian eskuratu ahalko dira, ohi bezala. Eguneko sarrerak ere bertan egongo dira eskuragarri.

Informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da kiroldegian edota 946 33 96 16 telefonora deituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide