Aurten ere Lore-dekorazio lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute orozkoarrek. Bi kategoriatan lehiatuko dira, alde batetik, balkoien kategorian eta, bestetik, balkoien eta lore-txokoen kategorian.
Kategoria bakoitzeko irabazleek 100 euro jasoko dituzte; bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, 50 eta 25 euro, hurrenez hurren. Sari banaketa irailaren 3an izango da, 17:30ean, Orozkoko Museoan.
Izen-emateak uztailaren 16a baino lehen egin behar dira, Induma Informazio Bulegoan, 94 633 99 45 telefono zenbakian edo infoinduma@yahoo.es helbide elektronikoan.
Txapelketaren oinarriak PDF honetan kontsulta daitezke.