Apirilaren 30etik maiatzaren 14ra bitartean, auzoetako batzarren udaberriko erronda burutu da. Bertan, Udalak eremu bakoitzean egindako ekintzen eta herritarren eskaeren egoeraren berri eman du. Era berean, herritarren proposamen eta kezka berriak jaso ditu.
Horien artean, gai azpimarragarriena auzoetako jaietarako udalen dirulaguntzak izan dira; kasu batzuetan, partida nahikoa ez dela iritzi delako eta, beste batzuetan, laguntzak lortzeko bete behar diren izapide kopuru handiagatik. Gai horiei erantzuna eman asmoz, Udalak ekitaldi honetan auzoetako jaietarako partidak handitzeko formulak az-tertuko ditu, eta, gehiegizko burokraziari dagokionez, azpimarratu nahi du dirulaguntzen legeak adierazitakoa apli-katzen ari dela udalerrian.
Era berean, hainbat auzokide haserre agertu dira haien auzoetan Interneteko banda zabalaren ezarpenean egon-dako atzerapenengatik.
Parke Eolikoaren izapidetzeari buruzko informazioa ere eman dute, baita maiatzeko ohiko osoko bilkuran parke hori jartzearen aurka aurkeztutako mozioa onartu zela ere.
Bideen inbentarioari dagokionez, enpresa arduradunak artxibo digital bat emango die udal-arduradunei, dagokion informazioarekin.
Artxibo hori auzo bakoitzeko ordezkariei banatuko zaie, berrikusi dezaten eta, horrekin batera, udalari jakinaraz diezaioten desadostasunik edo akatsik dagoen.