Izaro Agirre Sasiainen 'Berriz ere, gozatzera!' izan da lehiaketa irabazi duen obra. Iaz ere berak lortu zuen lehenengo saria Kulturiraila txapelketan. Lehiaketako 1.sailkatua denez 300€ jasoko ditu. Bestalde, 'Hegan jaietan' kartelak 2. saria jasoko du eta bere egileak, Enara Bravo Ruizek, 150€ jasoko ditu.
Umeei zuzendutako lehiaketan, Nahikari Larrea Matesanzen 'Korriketan urtean eta Orozkoriz berbetan' izan da lehenengo sailkatua, eta 100 euroko balioa duen pintura materiala jasoko du.
Kategoria bakoitzeko kartel irabazleak jaietako egitaraua jasoko duen aldizkariaren portadan eta kontraportadan argitaratuko dira. Bigarren sailkatuak ere espazioa izango du argitalpen horretan.
Sariak: