Santanolinak berriz ere gogoz ospatzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2022ko uzt. 12a, 07:00

Aurtengo jaien prestatze-lanak amaitzear ditu Antolinzaleak Jai Batzordeak. Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean izango diren sanantolinen kartela iragarri dute dagoeneko. Izaro Agirre Sasiainen 'Berriz ere, gozatzera!' izan da lehiaketa irabazi duen obra.

Aipatzekoa da iaz ere berak lortu zuela lehenengo saria Kulturiraila txapelketan. Bestalde, Enara Bravo Ruizen 'Hegan jaietan' kartela 2. postuan sailkatu da. Haur eta nerabeei zuzendutako lehiaketan, Nahikari Larrea Matesanzen 'Korriketan urtean eta Orozkoriz berbetan' izan da irabazlea.

Hainbat ekintzetarako izen-emateak

Ohi bezala, ekintza guztien hitzorduak batuko dituen jai egitaraua etxez etxe banatuko da abuztuan. Hala ere, hainbat eperen berri eman nahi du Udalak.

Berakatz eguneko bazkarirako txartelak abuztuaren 16tik 26ra egongo dira salgai Museoan, udako ordutegian, hau da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00ak arte.

Irailaren 1ean izango diren umeen bazkarirako eta mozorro lehiaketarako izen-emateak abuztuaren 16tik abuztuaren 29ra dira Induman.

Bestalde, herritar guztiak animatu nahi ditu Udalak margolaritza lehiaketan parte hartzera. Kasu honetan, izen-emateak txapelketaren egunean bertan izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide