Ardi artile bilketa abiatuko du Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2022ko uzt. 19a, 14:25

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ardi-artile bilketaz arduratuko da aurten ere. Artilea adierazitako puntuan utzi ahal izateko, aldez aurretik deitu eta izena eman beharra dago telefono honetan: 946315525.

Bilketa-sistema aurreko urteetakoaren antzekoa izango da eta ustipanearen titularra arduratuko da artilea adierazitako lekura eramateaz.

  • 35 ardi baino gehiagoko ustiategien kasuan, bertatik pasatuko dira antolatzaileak artilea batzen.
  • 35 ardi baino gutxiagoko ustiategiak badira, ordea, bilketa hurrengo helbidean eta datan egingo dute: Usabel Egur-Parkea, uztailaren 26an, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Hondakinak ahalik eta soltu eraman behar dira, loturarik, zumitzbobinik eta abarrik gabe. Ez dute onartuko 1 m-tik gorako zakurik. Enbalaje barruan artilea ekarriz gero, entregatzeko unean hustu beharko dira. Azkenik, ezin izango da bilketa-puntuetan ipini den egunetik kanpo artilea utzi.

Jakinarazten jatzue Gorbeialde LGA, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, ardi-artile bilketagaz aurten be arduratuko dala.

Artilea adierazitako puntuan utzi ahal izateko, aldez aurretik deitu eta izena eman behar da

Gorbeialde LGAn telefono honetan: 946315525

Bilketa-sistema aurreko urteetakoaren antzekoa izango da eta ustipanearen titularra arduratuko da artilea adierazitako lekura eroaten eta honela egingo da:

  • 35 ardi baino gehiagoko ustiategiak bertatik pasatuko gara artilea batzen.
  • 35 ardi gitxiagoko ustiategiak badira, bilketa hemen egingo da:

Usabel Egur-Parkea

Uztailaren 26an, martitzena

Goizez: 9.00- 14:00

Arrastiz: 15:00 -17:00

  • Gogoan izan hondakinak ahalik eta soltu ekarri behar direla, loturarik, zumitzbobinik eta abarrik gabe. Ez da onartzen 1 m-tik gorako zakurik. Enbalaje barruan artilea ekarriz gero, entregatzeko unean hustu beharko dira.
  • Ez utzi artilea bilketa-puntuetan ipini dan egunetik kanpo, ipini dan egunean eroan behar da.

Gorbeialdetik zerbitzu hau zuen udalerriko ardi jabeen artean zabaltzea eskatzen deutsuegu.

Adeitasunez

GORBEIALDE LGA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide