Ekainaren 14ko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Udalaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmena. Akordio honetan, Gurutze Gorriak konpromisoa hartzen du Udalak 2022an antolatzen dituen ekitaldien osasun-estalduran laguntzeko. Tokiko erakundeak, bere aldetik, bere instalazioetarako sarbidea erraztuko die Gurutze Gorriko langileei eta, gainera, haien lana errazte aldera, beharrezkoak dituzten giza baliabideak eta baliabide teknikoak jarriko dizkie eskura. Guztira, Udalak 7.100€ emango dizkio Nerbioi-Ibaizabaleko Gurutze Gorriaren Eskualdeko Batzordeari, lankidetza ekonomiko gisa. Era berean, batzorde paritario bat sortu dute, alde batetik Gurutze Gorriko hiru arduradunek eta, bestetik, alkateak eta Gizarte Ongizateko zinegotziak osatuko dutena.