LEHIAKETAREN OINARRIAK:
Orozkoko Udalak, Induma Informazio Bulegoaren bidez eta herritarrek jarduera hauetan parte hartze handiagoa eta osoagoa izan dezaten sustatuz, lehiaketa hau antolatu eta deialdia egin du, honako hauen arabera:
LEHENENGOA. Lehiaketa honen helburua egile beraren Orozkoko herriarekin zerikusia duten 6 argazki batzea, hau da, parte-hartzaile bakoitzak 6 argazkiren bilduma bat entregatu beharko du. 18 argazki horietatik 12 aukeratu dira Udalaren urteko egutegia egiteko. Baloratuko da aurkeztutako bildumako argazkiak egoera, leku eta garai ezberdinak adieraztea, hau da, argazki guztiak ez joatea ildo beretik.
BIGARRENA. Orozkon erroldaturik dauden 14 urtetik gorako pertsona fisiko edo juridiko guztiek, hala nahi badute, har dezakete parte lehiaketan, baldin eta bilduma irailaren 23a baino lehen entregatu badute. Lehiaketan parte hartzeko, infoinduma@yahoo.es posta elektronikora bidali behar dira argazkiak, GAIA -OROZKO KLIK 2022-, eta gorputzean datu hauek adierazita:
Bildumaren izenburua:
Erabilitako kamera-mota:
Izena:
Abizenak:
NAN zenbakia:
Posta helbidea
Kalea/plaza/etorb.:
Posta kodea:
Herria:
Harremanetarako helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
HIRUGARRENA. Argazkigintzan aditua diren pertsona talde batek osatuko du epaimahaia.
LAUGARRENA. Epaimahaiak irailaren 23tik 30era bitarteko astean baloratuko ditu bildumak eta azaroaren 7ean argitaratuko da emaitza, Orozkoko Udalaren webgunean.
BOSGARRENA. Lehiaketak honako sari hauek izango ditu:
A/ 6 ARGAZKIREN BILDUMA ONENARENTZAKO:300 €
B/ HURRENGO 6 ARGAZKIREN BILDUMA ONENARENTZAT: 200€
C/ HURRENGO 6 ARAGAZKIREN BILDUMA ONENARENTZAT: 100€
SEIGARRENA. Argazkiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:JPG artxiboak izan behar dira.Gutxienez 6 mega pixeleko bereizmena izan behar dute.Ez da argazkirik argitaratuko, edukiagatik indarrean dagoen legeria urratzen duenik.Beste lehiaketa batean saritu gabeko argazkiak izan behar dute.
ZAZPIGARRENA. Lehiaketaren irabazleak Orozkoko Udalari lagako dizkio, inolako mugarik gabe, argazkien irudi-eskubideak.Gainerako parte-hartzaileek erabiltzeko baimena eman dezakete, edo ez, Induman baimena betez.
ZORTZIGARRENA. Parte-hartzaileek beren obren eskubideak ordaindu gabe erreproduzitzeko baimena ematen dutela ulertzen da, sistemen, bitartekoen eta herrialdeen mugarik gabe.Lehiakideek beren gain hartzen dute aurkeztutako obretan hirugarrenen eskubiderik ez egotearen erantzukizun osoa, bai eta irudi-eskubideengatiko erreklamazio guztiena ere.Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.Oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein gorabeherengatik eman beharreko ebazpena Orozkoko Udalari dagokio, eta hark irizpiderik onenarekin ebatziko du, ezin izango delarik inolako errekurtsorik aurkeztu.Eskatzaileari jakinarazten zaio bildutako datu pertsonalak Induma informazio-bulegoko datu baseetan sartuko direla, hura baita fitxategiaren arduraduna, eta egindako eskaerari erantzuteko erabiliko direla.Jasotako datuak nahitaez bete behar dira, bestela ezin izango baitzaio eskaerari erantzun.Eskatzaileak bere datuak tratatzeko berariazko baimena ematen dio Indumako informazio-bulegoari, interesekoa izan ahal zaion edozein informazio mota etxera bidal diezaion.Eskatzaileak edozein unetan baliatu ahal izango ditu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Induma informazio-bulegora, Zubieta etorbidea 16, atzeko atea.