Larragorri parke eolikoaren sorrera eteteko auzokideen sinadurak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2023ko urt. 16a, 13:18

2021eko urritik, auzoetako batzar guztietan, bai eta batzorde informatiboetan eta osoko bilkuretan ere, Santa Marina inguruan Jesuri-Elerretxugane mendilerroan zentral eoliko bat ezartzeko aukerari buruzko informazioa ematen ari da. Capital Energy enpresak administrazio-baimena eskatu zion Eusko Jaurlaritzari 200 metroko altuerako 5 aerosorgailu instalatzeko, 22,5 megawatteko potentziarekin, eta 2021eko abenduaren 24ko EHAAn argitaratu zen.

Udalaren jarrera proiektuaren aurkakoa da, argi eta garbi, eta hala onartu zen 2022ko maiatzeko osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzari proiektua kautelaz geldiarazteko eskatuz. Hainbat gizarte mugimendu Larragorriko zentral eolikoari buruzko eztabaida sustatzen ari diren arren, Udalak proiektu horrek udalerriaren etorkizunean izango duen eraginari buruzko hausnarketa sustatu nahi du. Proposamen hori garatzeko osagai nagusia honako hau izango litzateke: erkidegoaren parte-hartzea zentral eolikoaren gatazkari dagokionez, Hirigintza Plan Orokor berriaren alderdi garrantzitsuei buruz, herriaren garapen sozial eta ekonomikoari buruz eta egin daitezkeen ekintzei buruz. Aukera bat da, halaber, herritarrak udal-gobernantzaren arazoetara hurbildu ahal izateko.

Horretarako, dokumentu bat jarri da herritarren eskura udal bulegoetan, Udalari eskatzeko bertan behera utz dezala proiektu horren izapidetzea, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari helaraziko zaio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide