Maiatzaren 16tik ekainaren 9ra bitartean entregatu ahalko dira lanak. Maiatzaren 4tik Orozkon erroldatutako herritarrek hartu ahalko dute parte lehiaketan. Lanak originalak edo sekula argitaratu gabeak izan beharko dira, eta partaide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu.
Kartelak sinadura gabe aurkeztuko dira, atzeladean lema jarrita. Kartelarekin batera gutunazal bat ere entregatuko da, kanpoaldean karteleko lema jarriko da eta barrualdean egilearen datuak. Lanak Induman edo infoinduma@yahoo.es helbidean aurkeztu beharko dira. Oinarriak betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko, beraz, ezinbestekoa da atxikitutako oinarrien dokumentua irakurtzea.