Hemeretzi urte ditut eta hamaika kolpe jaso.
Arrazoirik ez dago; horren ordez, potentzia eta miseria.
Identitatea ezin da libre paseatzera atera.
Hor dago, iluntasunean eta iluna, etsipenaren nagusia zure aniztasuna txikitzeko nahian.
Nora noa, alaia, nire hemeretzi urte eskutik eramanez?
Eta, hara!, Bartzelonatik edota edonondik ere transfobia freskotasuna zimelduz.
Hemeretzi urte ditut eta bizitzaren mespretxua kolpe latza bihurtuta.
Nor naiz askatasuna burdinazko zizel madarikatuarekin moldatzeko?
Nor zara nire desira indarraz biluzten ausarta izateko?
Nor da kaleetatik dantzatzen doan duintasuna ezerezteko?
Hemeretzi urte ditut eta, kolpeen miserian gain, oraindik bizirik.