Jainkoen arteko guda hasi da.
Historiaren hasierako bezala, lehia desorekatua.
Edertasuna eta amodioa ordezkatzen duten jainkoak
Baztertuak izan dira.
Egun, guda, gatazka, borroka …
Lapurren eta lapurtuak direnen arteko lehia estua.
Gutiziak mozorroa jantzia du.
“Tú no me aguantas un asalto” morroi armatuak dio.
Heroia izan nahi duenaren mezu argia.
Ondo babestuta dagoen laudorioa
Eta bere hornidura zorrotza eta mina eragiteko kapaza, prest eta ausarta.
Hasierako jainkoak Olinpoan zeuden, hierarkizatuak.
Gerra abiarazi dutenen jainkoak, kapitalaren aldekoak, sakabanatuta daude:
Jaurlaritzan eta administrazio kontseiluetan.
Txiroen jainkoak, aipaezinak baina iraunkorrak:
Elkartasuna eta giza justizia zerumugan.
Hona hemen, heroismoa. Heroirik gabeko heroismoa.
Tinkotasuna,
Irmotasuna
Kideekiko begirunea,
Eta, batez ere, heroiaren bereizgarri nagusia:
Duintasuna.
Heroi anonimoen gardentasuna.
Eta, bitartean, egiturazko biolentziaren aztarnak, irri askatzaileen artean,
Bere miseria zapaltzaileetan ito egiten dira.
Kapitala eta bere mota guztietako borreroak, kikilduak; langileak, heroi kolektibo isila.