Nire ahalmen apalean,
Bi gaizkile mota ezagutzen dut.
Lehenak, gardenak.
Lan gatazka batean, autobus berezian datozenak:
Enpresaren kudeatzaileak, eskirolak
Eta indarkerian trebatu izan direnak,
Autobusaren parean,
Jaurlaritzak bidalitako emakume zein gizonak.
Bigarren motako gaizkileak, faltsukerian arituak.
Irungo eta Hondarribiko desfiletako
Kantinerak bezalako,
Haizemailea mugiarazteko trebeenak.
Tenteak,
Irribarretsuak,
Ondo geratzeko abilenak,
Tontotzat hartzen gaituztenak.
Adibide bat, besterik ez, luzatuko dut airera:
Emakumeen lan-prekarietatea
salatzen duten bitartean],
Haien agindupean dauden emakume prekarioak
Existitzen dira.
Batzuek eta besteek klase bat osatzen dute:
Borreroen eta maskaratuen itzelezko klasea.
Baina ez, ez daude bakardadean
Duintasuna eta lanpostua defendatzen dutenek.
Entzun duzu Lehendakari ohia, ezta, Urkullu jauna?
Badaezpada, neuk gogoratuko dizut
Bere hitzen zentzua:
Aurrera borrokaren ufada tinkoak!