Merkatuan dute fedea gobernariek.
Girlandaz beteta daude horren bidezidorrak,
Baina bere garapenean uzten duen arrastoa
Intziriez itota dago
Eta sakabanatuta dauden gorputzak, abandonatuak.
Merkatuak badu norabide-lema bakarra:
Irabazia … geldiagotzen ez dena.
Eragin ekonomikoko gai sozialetako
zirrikituak, bestela,]
Loratuak eta ahaztuak.
Atsegina da asebeteen loaldia.
Amazoneko gidariek txiza gordetzen dute
Botilatua.
Hori da Merkatuaren premiak
Duen esanahi gorena.]
Irabazia da iparra!
Ponzanoko ostalaritzak Ayusorekin egiten du bat.
Emakume zintzoa topatu dute;
Ausarta ala arduragabea?
Eta Merkatuaren norabidea areagotzen da
-inposatze ezkutu eta itsuaren irla magikoa-.
Merkatuak ez daki zer den gupida;
Ez duenez behar, guztien ongitasuna ekiditen du.
Berak badaki garrantziaren usaina desberdindu:
Mozkina da duen bulkada
Eta Dirua, ikurra.
Irudi sakratua.
Arraroa naiz … hori da sentitzen dudana;
Ez dit Merkatuak graziarik egiten
Ezta Merkatua adoratzen dutenek.
Zerbait aukeratzekotan
Osasuna, pertsonen babesa,
Gardentasuna eta ordezkariren gainean
Kontrol osoa;]
Hori da egiten dudan aukera
Eta, horretarako, gizartearen menpean jarri
Merkatuan aritzen diren agente berekoi eta zakarra.
Berreskuratu du nire buruak
Nazionalizazio hitzaren gaitasuna eta noblezia.
Azken finean, ditxa…
Ezin baitira utzi garrantzizko ekimenak
Eskrupulurik gabeko Negozioen ozeanoan.