Tubacexeko nagusiek gizabanako eskubidea
Ekarri dituzte gogora.
Behargin eta enpresarien arteko borroketan,
Asuntoa ez da berria.
Gizabanako eskubideak urratzeko
Aurkitu duten metodorik egokiena da
Haien ahoetan erakusten dutena:
Askatasun faltsua!
Haien indarkeriaren menpean jarri dute
Askatasunaren ideia,
Baina barregarria da mezua
Ez bada iraina.
Ez dakite begiak ditugula
Eta jakin badakigula
Beraien frontispizioan ez daudela
Irudikatuta,]
Ez eskubideak ezta gutxiago ere askatasuna,
Baizik eta mespretxua eta zuhurkeria.
Tontotzat hartzen gaituzte ala
Oso azkarrak ez dira.
Bestela, esan dezatela non utzi nahi duten
95 kaleratze traumatiko beharginen
Gizabanako eskubide umildu eta jipoitua.
Irrigarriak dira diruaren “mandamasa”k!