U dal a die raz pe ne tan
De na ka bi tzen da
Bo ro bi lak di ren hi tzak
E der ta sun lo rak.
Adierazpen instituzionaletan,
Ondo lerrokatuta daude hitzak.
Biribilak eta ederrak;
Maiestatikoak.
Adierazpen instituzionaletan,
Dena kabitzen da
Baina ia ezertarako balio ez duena.
Emakumeen eguna heltzear denean,
Beraien arazoak eta trabak
Erakartzen dira burura.
Baina nire herriko Udal Gobernuak,
Adierazpena albo batean utzita,
Kirats matxistaren arrastoa
Agerian nahi du utzi gure kontzientzian.
Esku batean, elkartasuna eta enpatia;
Bestean, isuna eta mozala.
Prestidigitadoreak dira …
Ondo prestatua gainera. Dotoreak dira.
“Emakumeak?, bai,
Beharrezko aktoreak dira
Baina guk esango dugu noiz eta nola.
Kartelak? Ez, mesedez, ze izua!
Horretarako badugu polizia
Eta honek kudeatzen duen zigorra”.
Isuna, isuna! Ez dut ulertzen ondo.
“Adi egon,
Ni ez naiz matxista!”
Ai, ama, baina nik badakit,
Udal Gobernuan ere matxistak kabitzen direla.
Adierazpen instituzionala,
Alferrikako promesak. Maskaradak.
Kasualitatea? Bai, zera!
Ho rre ga tik, guk gu re ra;
Pro tes ta... eki me nak…
Gau za tu i ru di me nak
… go za tu ka le a!