IRITZIA

"Gogoratu, neskak: Halloween dator, eta mozorroa beldurra ematean datza, ez zuek enpotratzeko gogoa ematean"

Erabiltzailearen aurpegia Otsemeak 2022ko aza. 2a, 11:52

Udaltzainak Adrian Martinez Camacho tik-tokerraren bideo bat zabaldu zuen bere Instagram kontuan.

Amurrioko udaltzainarena eraso bat da: jarrera eta komentario matxista argia, herrian "autoritate poliziala" den uniformedun pertsona baten partetik. Emakumeak sexualizatzen eta gizonek gu "enpotratu" gaitzaten ardura eta errua emakumeon gain jartzen.

Ez da kasu isolatu bat, Amurrion azken hilabeteetan esango genuke udaltzaingoen jarrerak jarrera feministak izatetik oso urrun kokatzen direla.

Are gehiago, ez da Amurrioko kasuan bakarrik gertatzen den arazo bat. Gorputz polizialek daukaten kirats neomatxista izugarria da azkenaldian.

Bitartean, Amurrioko Udala itsu - mutu - gor. Berdintasun plan eta protokolo instituzionalak berritzearekin ahoa bete baina, zertarako balio digute halako paperek gero praktikan ez bada inolako neurririk hartzeko halako jarrera matxisten aurrean? Zertarako balio dute praktikan jartzen ez badira?

Zelan suposatzen da sentitu behar garela gure kaleetatik horrelako pertsonaiek gure herriko protokoloaren ardura (beste batzuen artean) baldin badaukate?

Neurriak hartzeko eskatu eta exijitu behar diegu instituzioei, haien kabuz egingo ez duten zerbait bada ere.

Ikusten ari garen moduan, poliziak ez gaitu zaintzen. Gure lagunek bai! Sortu ditzagun gure artean aliantza feministak eta antolatu gaitezen, horrelako erasoen aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide