IRITZIA

Artziniega Museoak 40 urte

Erabiltzailearen aurpegia Paki Ofizialdegi 2025ko urt. 19a, 07:59

40 urte bete zituen iaz Artziniega Museoak. / Aiaraldea.eus

Artea Etnografia Elkarteko kidea da Paki Ofizialdegi, eta Artziniega Museoaren 40. urteurreneko ospakizunen inguruan idatzi du.

2024an Artziniega Museoaren 40. urteurrena ospatu dugu. Artea Etnografia Elkarteak ospakizun berezi honen balantzea egin nahi du.

Ez ditugu jatorriak azalduko, baina bai zergatia: Ez genuen nahi 1970eko hamarkadan Artziniegan industria iritsi eta baserrietan lan egiteari utzi zitzaionean zegoen paradigma-aldaketa hark objektuak desagerraraztea, eta, ondorioz, garai bateko bizimoduaren oroimena. Horrela, ondare hori gordetzen joan ginen, harik eta XX. mendearen erdialdeko landa-bizitza eta hiribildua aren egunerokotasuna irudikatuko zuen museoa sortzea lortu genuen arte. Bizimodu hau mendeetan zehar existitu zen eta bat-batean desagertzen zihoan. Ez genuen erakusketa bat egin nahi, zerbait bizia baizik. Lanbidez lanbide, ez genuen objektu bakar bat ere kanpona utzi nahi, gaur egun artisau bakoitzak garai batean bezala lan egin ahal izateko. Horri guztia ikuspegi didaktikoa gehitu genion, belaunaldi berriek bizimodu ekologikoagoa eta iraunkorragoa ezagutu eta horren inguruan hausnar zezaten. 40 urte hauetan fase asko igaro dira. Gehien hunkitzen gaituenetako bat gaur egungo museoa muntatzeko euren aletxoa jarri zuten hainbeste pertsonen lankidetza da. Adituak esperientzia hori bizi izan zuten pertsonak izan ziren. Oraindik ere mimoz zaindu eta maitatzen dute museoa,  bizilagunen pertenentzia sentimendua sakon errotuz.

Gaur egun, kudeaketa kontuak direla eta, esan dezakegu Udala eta Aldundia direla alderdi ekonomikoaz arduratzen direnak, eta gure elkartea kudeaketa eta dinamizazio kultural zein etnografikoaz arduratzen da. Horregatik, alkatetzak urteurren honetarako programa berezi bat antolatzea proposatu zigunean, ez genuen zalantzarik izan. Ahalegin handiko hilabeteak izan dira, baina oso pozik gaude lortutako emaitzarekin: ikusgarritasun handiagoa eman zaio museoari, izan ere, 40 urte izan arren, ez da hain ezaguna, edo, akaso, jende askok ez gaitu bisitatu bere dimentsioak eta potentzialak ez ezagutzeagatik. Era berean, Artziniegako eta Aiaraldeko eskaintza kulturala aberasten lagundu dugu. Gainera, gure funts etnografikoa aberastu ditugu, landutako gaiei leial izaten jarraituz, egin behar genituen ikerketetan sakonduz. Gure urteko programazioaren barruan pentsaezinak izango liratekeen jarduerak egin ahal izan ditugu, prezioa eta ahalegin pertsonala direla eta. Lehenik eta behin, ukitu berezia eman nahi izan diogu urteko jarduera etnografiko bakoitzari, baina, ondoren, urtea askotariko programarekin osatu dugu.

Urtea Museo Biziarekin hasi genuen, zeramikariaren eta eskultorearen ogibidea nabarmenduta. Estilo eta jatorri anitzeko kontzertuak egi ditugu euskal folklore garaikidea Korrontzirekin, musika lirikoa Patricia Sesar sopranoarekin eta Itziar Barreda pianistarekin, musika korala Bleibet Ahots Taldearekin. Hitzaldiak antolatu ditugu: Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Xabier Santxotenarekin Agote komunitateari buruz, edota Luis Angel Villaterekin Txarribodari buruz, Ekonomia Zirkularraren ikuspegitik. Performanceak Iaiai Irrintzi Taldeak irrintziri eskainitako ikuspegi garaikidearekin. Dantzez eta joaldunez. Tailerrez; hala nola, antzinako jokoak, etnografikoak, marrazkikoak, Ekonomia Zirkularrari buruzkoak, Arima Gauari buruzkoak.  Eta lan guzti hori borobiltzeko XX. mendeko arropen desfileaz gozatu genuen. Bertan, Museoaren funtsak erakutsi genituen, eta hainbat kolaborazio izan ziren, hala nola Balenciagak diseinatutako Milagros Bohoyoren bi jantzi, gure herriko boluntario talde batek erakutsi zituenak, eta oso txalotua izan zena.

Ez dugu ahaztu nahi 23. Korrikan parte hartu genuela, jaien pregoilari izendatu gintuztela eta Ultreya Mugimenduak egin zigun dohaintza. Azken finean, jarduera oso interesgarri eta aberasgarriz betetako urtea izan da, bai elkarte honentzat, bai etnografia eta kultura maite duten guztientzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide