Hitzaren boterea eta boterearen hitza

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Iturregi 2015ko mar. 26a, 00:00

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako hamahiru udal salatu omen ditu udaleko aktak euskaraz egiteagatik. Dirudienez, legearen arabera, udal guztiek Estatuko eta Erkidegoko administrazioei helarazi behar izaten dizkiete aktak. Baina oraingo honetan, Gobernuaren ordezkariak ez ditu euskaraz soilik idatzitako aktak onartu, eta jaso izan ez balitu bezala jokatu du, alboan gaztelaniazko bertsiorik ez dutelako.Jakina, hau ez da udal batzuen aurkako auzibide arrunta soilik. Ekinbide horren bitartez, euskara hutsean idatzitako aktak ez-legezkotzat hartu eta euskarari komunikaziorako “gaitasun juridikoa” ukatu nahi zaio.

Zaila da imajinatzea, hamaika herri horietako udal ordezkariek azken urteotan esandako, adostutako eta erabakitako guztiak bat-batean ezerez bihurtzea, baina praktikan hala da. Ke bihurtuko ote dira orain udal akordio horien ondorioz sortutako zerbitzu, ekintza sozial eta herri-lanak? Larri ibili!

Antza, gure amesgaiztoak ez du amaierarik izango. Hainbeste urte, ahalegin, borroka eta aldarrikapenen ondoren, oraindik gure hitza gaztelaniaren makulurik gabe hutsaren hurrengoa dela entzun behar.
“Kontua zera da --esan zuen Humpty Dumptyk- Agintzen duena nor den, horixe da dena”.

Nire ustez, gurpil zoro honetatik atera gaitzakeen bakarra erabakitzeko eskubidea gauzatzea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide