The Mighty Mocambos
Hogeitik gora 7"ko binilo diska argitaratu ondoren, The Mighty Mocambos taldeak (Hamburg-Germany) bere bigarren iraupen luzeko diska atera berri du. Lanak THE FUTURE IS HERE izenburua du eta estilo eta esparru berriak miatzen dituzte bertan. Talde instrumentala da baina betidanik abeslari hoberenak bereganatu ditu. Bere lehenengo diskan eta Europako biran Gizzele Smith izan zen abeslari nagusia baina honetan Afrika Bambaataa eta Charlie Funk bezalako hip-hop-eko mitoak, Caroline Lacaze abeslari frantziarra edo Su Kramer alemaniarra bezalako beste mitoekin egin dute topo.
Metala eta perkusionista pila bat gehituz, hirurogeita hamarreko hamarkadako afro-latin-funk doinua erdietsi dute baina egungo kutsuarekin, Def Stef ekoizle laguntzari esker.
Bere lehenego diskan kaleratutako reggae nahasketa batekin utziko zaituztet.