Chris Read, hip-hopa, soul funka, eta jazzan oinarritutako musika bildumagilea da. Haundia da bere diska bilduma eta bere azken urteetako arrakasta ere bai.
Erresuma Batuko gaueko festetan Dj bezala ibili ondoren eta BBC 1Xtra irratsaioa bi urte jarraian egin eta gero, arrakasta haundiko mix-albumak grabatu ditu.
Gerora, munduan zehar hegan ibili da diskak jartzen.
2010an, 100 Dj hoberen artean, hamazazpiko postua lortu du.
2011n bi disketxekin aritu da lanean. BBE sigiluaren bi “ofizial mix album” argitaratu ditu eta Breakin Bread etxearekin zazpi hazbeteko bi diska kaleratu ditu.
Gaurko proposamena horietariko bat da: Sons D'Afrique / Dub Afrique
Sons D´Afrique, Afro-Beat eragin nahasketa da. Bertan, swing-danborrak, baxu latzak, funky-kitarrak, metal-haizeak eta batera-kantuak nahasten dira, dantza xarmagarri bat lortuz. Gero, B-aldean, Dub Afrique, ohiartzunak eta txirularen doinua gehituz, beste dimensioetara eramaten gaitu.
Entzun ordu erdiko mix bat hemen:
http://www.mixcloud.com/chrisreadsubstance/fat-city-x-breakin-bread-guest-mix-new-afro-scene/