Quantic, Will Holland bezala jaio zen inglaterran. Gazte gaztetatik hasi zen musika munduan.
Hogei urte ez zituelarik, “blacktronika” musikaren artista nabarmenetako bat bihurtu zen. Bere lehenengo 12” Life in the Rain (Urtarrila 2001) gauza bitxi batean bihurtu zen berehala eta gaur egun ezinezkoa da kopia bat aurkitzea.
Bere musika, sekulako jazz eta dance nahazketa da. Barruan funka, soula, reggaea, hip-hop osagaiak, break-ak, jazz-house, afro-beat eta Brazilgo, Panama edota Kolonbiako musikak sartzen dira. Musika elektronika da baina musika beltza klasikoaren zapore guztiarekin eta dantzalekutan dantzatzeko pentsatuta.
Proiektu paralelo askotan sartuta dago: Quantic Soul Orchestra, The Limp twins, Flowering Inferno edo Quantic and his Combo Barbaro, batzuen artean.
Bere diskagintza oso zabala da eta bere web horrialdea begiratzea gomendatzen dizuet: http://www.quantic.org/
Dudarik gabe, gaur egungo musikagile interesgarri eta harrigarri baten aurrean gaude.
Horrez gain, ohikoa da, munduko klub garrantzitsuenetan, diskak jartzen ikustea. Prestigio handiko sigiluentzat remixak ekoizten ditu ere.
Gaurko kanta “Sol Clap” du izena eta apirilean argitaratuta dago. Opari bezala, B-aldea, Quantic-en laguna Nickodemus eta bere abestia “Conmigo”.
A gozarrr!!!!!