Amurrion antolatzen duten Biodibertsitate jardunaldiak abiatu dituzte eta dagoeneko bi txango egin dituzte.
Peio Urrutiak Arabako Natura Institutuko botanikariak hurrengoa azaldu zuen: "Aiarako haran kantabriarretan "alepo haritza" esaten zaio erkametzari, eta batik bat substratu tuparrizaleen gainean sortzen ditu basoak. Oro har, oin gazteko basoak dira, anduitik ernaberrituak askotan; alabaina, oin helduagoko masak ere aurki daitezke, berezi egiten dituzten endalar-liana handiak dituztenak. Txangoan, bada, baso gazteak zein helduagoak ikusiko ditugu, formazio horren ezaugarri tipikoenak dituztenak. Izoriatik Etxaurren baselizaraino izan zen txangoan ikusitako landereak."
Larunbatean Mario Corralek Maroñoko urtegiaren inguruan harkaizti handiak, belardiak, landaresiak eta zuhaiztiak daude; horiek guztiek hegaztien askotariko fauna behatzeko aukera paregabea ematen digute. Prismatikoak eta oinetako onak soinean, urtegiaren inguruan ibiliko dira ahalik eta espezie gehienak identifikatzeko, eta, aldi berean, haien txioez eta hegaldiez gozatzeko aukera egongo da.
Egokia da jende ororentzat.
Argazkiak: Mario Corral