Apirilaren 14an, Puntazo Egunean, jokatuko da Artzikirol txapelketaren finala. Norgehiagoka 11:30etan izango da Amurrioko Juan de Urrutia plazan eta Amurrioko Indar Aiara eta Artziniegako Artximinos taldeak arituko dira aurrez aurre.
Aurretik, 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo Artzikirol txapelketan.