Ekaina arte zegoen ordutegian, arratsaldean Gazteiztik bueltatzeko eta A-625-tik (Amurrio -> Laudio) pasatzen ziren zerbitzu guztiek "hurbilketa" zerbitzua zeukaten, hau da, Luiaondoko erabiltzaileren bat egotekotan, Luiaondon sartzen zen autobusa erabiltzailea uzteko.
Bestela ingurutik joaten zen autobusa. Oso zerbitzu onargarria zen Luiaondokoentzat. Horregatik, 14:30tik aurrera 7 zerbitzu geneuzkan Gasteiztik bueltatzeko.
Gasteiztik etortzeko kendu duten "hurbilketa" zerbitzua ordu horietakoak diraGasteiztik:14:30ekoa, 16:30ekoa eta 19:30ekoa.
Adibidez, arratsaldeko 17:30etatik gaueko 20:30etara ez dago autobusean etortzerik Gasteiztik Luiaondora, nahiz eta 19:30ean autobus bat abiatzen den Gazteiztik Amurrio eta Laudiora, eta ordu horiek dira, hain zuzen ere, gehien interesatzen zaien ikasleei edo langileei.
Oraingoan, aldiz, 8 zerbitzutik, hirutan ez dago "hurbilketa" zerbitzua eta beraz, 7tik 5era pasatzen da Luiaondorako zerbitzuak Gasteiztik bueltatzeko, "hurbilketa" zerbitzua %100tik %62ra pasatuz.
Zerbitzu honen murrizketa, Aiaralderako zerbitzuen maiztasunaren igo duten arren, eta Luiaondoko populazioa handitu egin den arren egin dute.