Padura auzoa autobus geltokirik gabe geratu da, nahiz eta autobusa hortik pasatzen den derrigorrez.
Orain arte Malato Zuhaitzan (Gasteiztik bueltan) eta Oleta jatetxean (Gasteizerako norabidean) zegoen autobus geltokia kendu du Arabako Foru Aldundiak.
Izan ere, auzo berri horretan, Luiaondoko jende gehiena bizi da eta orain geratzen den autobus geltoki bakarra beste herriko puntan (kilometro batera) geratzen da. Horren ondorioz, auzoa urte batzuetatik hona zegoen zerbitzurik gabe geratu da.
Uztaila arte, bizpahiru pertsonek erabiltzen zituzten geltokia, baina orain batzuk ez daude
prest bi kilometro egunero oinez egiteko geltoki bakarrara joateko.
Auzokideek udaletxeko arduradunengana jo dute laguntza eske, geltokia errekupetzeko asmoz. Kontutan hartu behar da Amurrion eta Laudion bi geltoki jarri dituztela erabiltzaileek ahalik eta errazen izan dezaten zerbitzua.
Malatoko geltokia lortu zuen auzoak orain dela urte batzuk, auzoa eratu zenean, eta sinadura bilketaren bidez lortu zen, baina orain, Arabako Foru Aldundiak emakida berri bat ateratzean, lehenengo antolaketara bueltatu da, akats larri batzuk eginez, ikusten denez.
Argazkian:
- Orain geratzen den geltoki bakarraren Padura auzoarekiko distantzia