SOS Laudioko Lamuza Parkea

SOS Laudioko Lamuza Parkeak erakundeekin egindako bilerak eta azken hilabeteetan emandako urratsak

Hilabete hauetan SOS PARKEA plataformak bilera ugari izan ditu Arabako Foru Aldundiarekin eta Laudioko udalarekin parkearen birgaitze lanetarako konpromisoak egiaztatzeko. Plataformak era oso positiboan baloratzen ditu jasotako erantzunak.

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ARDURADUNEKIN BILERA

Aurreko Maiatzaren 10ean, Arabako aldundi nagusia, Ramiro González, aldundi foralaz lagunduta, Cristina Gonzálezekin batzar bat izan genuen non gure egonezinak eta etorkizuneko proposamenak planteatu genituen, aurretik egindako batzar tekniko ugarien lana burutuz.

Bileran, aldundiak bere eta bere taldearen 9 miloi euroko inbertsioaren konpromisoa berretsi zuen oraingo gobernu taldea osatzen duten alderdiek onartua (EH bildu eta IUrekin batera) aurreko legebiltzarrean oposizioan zeundela.

Gainera esan zuen, manifestatutako borondate politikoaz gain, nahiz lehen nahiz orain, parkearen errekuperazioa sostengatzeko eta bultzatzeko, aurrekontua arau foralean bilduta dagoela eta urteroko aurrekontu partidekin ornitua izango dela 4 urtetarako, horregatik berme guztiak ematen dira inbertsio hauek aurrera eramateko.

Ramiro Gonzálezek plataformarekin bere adostasuna adierazi zuen komenigarria dela erabileren definizioa egitearekin.

Foru aldunditik uste dute erabileren definizioen proiektu integralaren prozesua, garapenarena eta Lamuza Parkearen errekuperazioarena Laudioko herriaren eskutik eman behar direla, beren kolaboratzeko eta parte hartzeko eskaintza osoarekin.

Uste dute prozesu honi aurre egiteko komenigarriena lan gidoi bat egitea izango litzatekeela eta horrela beharrezkoak diren pausoak ematen hastea Lamuza gunearen etorkizuneko erabileren behin behineko definizioan. Plataforma guztiz ados dago planteamendu honekin.

Plataformaren aldetik ondo ausnartutako proiektu integral bat idaztea proposatu zen, beharrak eta aukerak sakon ikertuz, egindako inbertsioak guztiz pozgarriak izan daitezen Laudioko herriarentzat eta beren herritarrentzat.

Zentzu honetan, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialei moldatu beharko litzateke, eta ulertzen dute aurrez aurretik egindako planak ez luketela baldintzatu behar, beren iritziz behintzat, bukaerako jardueren proposamena.

Gaur egungo obren erritmoei dagokienez, Plataformatik gure eskerrak eman nahi genituzke gure komisio teknikoak egindako proposamenak Musika etxean barneratzearen egindako lanengatik, non ia beren osotasunean aplikatu diren eta laster burutzen hasiko dira.

Kasinoaren inguruan, aldundiko teknikoek esaten dute forjatuko erresistentziaren ikerketek zailtasunak daudela adierazten dutela terrazaren erabilpenerako. SOS Parkeak hurrengo asteetan Kultura komisioarekin eta aldundiko teknikoekin lanean jarraitzea erabaki du arazo honi irtenbide bat topatzeko asmoz.

UDAL ARDURADUNEKIN ETA TALDEEKIN BILERA

Aurreko astean Plataforma Laudioko Udalaren kultura batzordera joan zen, nora behin baino gehiagotan gonbidatuak izan garen parkearen birgaitze ekintzei buruz aritzeko.

Batzar honetan, udal talde multzo osoari, aurreko hilabeteetan egindako lan guztia azaldu zaie parkearen etorkizuneko erabilpenen definiziorako parte hartzerako prozesua abiatzeko asmoz, eta informazio zehatzak jasotzen dituena antzeko prozesu ugari eta garapen aukerekin.

Kultura Batzordeak ia aho batez bere onespena azaldu du erabilpenen definizio prozesua hurrengo hilabeteetan martxan jartzeko, kontratazioen posibilitateaz eta beharrezko aurrekontu zuzkidurak analizatzen hasiz.

Plataformak bere poza eta ilusioa aitortzen du berri honengatik eta Parke Egunerako (berriz ere urte honetan Irailaren 2. larunbatean ospatuko dena) posible izan litekeela prozesu hau martxan edukitzea.

Baita ere, udalaren proposamenaren ondorioz, behin behineko koordinaketa eta kolaborazio foru bat martxan jartzearen egokitasuna analizatu da prozesuaren jarraipen estuago bat egiteko asmoz, birgaitze lan erritmo biziei aurre egiteko gai dena.

PLATAFORMAREN EKIMEN BERRIAK

Plataforma idei eta ekimen berriak lantzen ari da proiektua komunikatu eta sozializatzeko asmoz (egiten ari diren obrak eta erabilpenen definiziorako eta birgaitze integralaren parte hartzeko prozesua) eta bi instituzioetatik Lan Plan zehatzago bat idaztera animatu gaituzte. Bi instituzioek analizatzeko konpromisoa hartzen dute ondoren era egokienean bultzatu eta sostengatzeko bere arlo ezberdinetatik.

Gainera, proiektu berri eta idei interesgarriak ezagutzen jarraitzen dugu birgaitzerako erreferentzi giza balio dezaketenak. Azkena “Zentzumenen Parkea” Noain-en, esperientzia botaniko eta iraunkor aitzindaria, sari internazional ugari jaso dituena eta udal eta biztanleriaren inplikazio zabalaz, legebiltzar ugarietan mantenduta izan dena nahiz eta ikur politiko ezberdinetakoak izan.

Bilera horien ostean, plataformak parkea berreskuratzeko borondatea dagoela estimatzen du, bai Udala bai Aldundiaren eskutik, eta konfiantza du hurrengo urteetan behin behineko eran proiektua burutzeko balio izango duela.

Uste dugu fase berri batez hitz egin genezakeela, konpromiso jakinekin, aurrera doazen obrekin eta ekimen zehatzekin lehendabiziko pausoak emateko behin behineko birgaitze proiektu integral eta ekonomikoki egingarrian.

Horretarako plataformak bere proposamenak kaleetan bultzatzen eta inplikaturiko erakundeekin lanean jarraituko du.

Era berean, Udal eta Aldundiko talde guztiekin batzartzen eta lanean jarraituko du bere ekimenak partekatzeko eta Parkearen birgaitze bermatzen duen inplikazioa lortzeko talde borroketatik eta abagune zehatzetatik libre.

Beharrezkoak diren talde teknikoekin ere arituko da, Parkea eta bere eraikuntzak leku bizi, dinamikoa, gaurkotua eta XXI mendeko beharretara egokituak bilakatzeko eta ez funtzionalitate eskaseko elementu nostalgiko gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide