Urtero egiten dute eguraldia lagun, aintzinako maneran gari-jotzea Maroñon. Aurreko urtean aiaraldea.com-eko lagunek bideoan jaso zuten, baina harrigarria da bertatik bertara ikustea.
Aurtengo zita etzi izango da, abuztuak 7, asteazkena. Garia jaso Maroñon, Añes-eko errotara eraman gero, eta azkenik modu tradizionalean ogia egin jasotako gariarekin.
Adratan elkarteak ere Tertangan berreskuratu du gari-jotzea, kasu honetan larunbatean izango da, 60eko hamarkadako makinekin egingo dute eta lehen segatzeko erabiltzen ziren moduak eta tresneria ere erakutsiko dituzte bertan. Hitzordua larunbatean izango da (abuztuak 10), 11:30ean Salazar baserriko larrinean.
Animatu zaitezte eta parte hartu, ez zarete damutuko!