Etorkizuna borrokatzeko urratsak eman dituzte, Aretatik Amurriora

Erabiltzailearen aurpegia Samu 2015ko uzt. 6a, 13:04

Aretatik Amurriora, "Urratsez urrats etorkizuna borrokatzen" lelopean, martxa antolatu zuen Aiaraldean Lan Bizi eta Ikasi mugimenduak iragan uztailaren 1etik 3ra. Aretako Lipmesa lantegitik abiatu zen martxa, eta Gometeguin kaleratutako langileei elkartasuna adierazi ostean, Luiaondora iritsi zen. Martxak iraun zuen hiru egunetan zehar hainbat mahainguru, tailer, ekintza zein eztabaidetan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide