Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenak Orozkon eta Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Samu 2014ko api. 30a, 15:14
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko "Gure Esku Dago" ekimena herriz herri aurkezten ari da Aiaraldean ere. Laudio, Amurrio eta Urduñan aurkezpenak eta giza-kateak egin ostean, asteburu honetan Orozko eta Aiararen txanda izan da. Bertan, sentsibilitate politiko ezberdinetako herriar ugarik erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu dute, Ekainaren 8an Iruñea eta Durango bildu nahi dituen giza-katean parte hartzeko deialdia egitearekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide