Herri eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak antolakundeak Zaraobe Institututan, Hispanitatearen Egunari planto egiteko. Goizean goizetik bildu dira ikasleak, elkarrekin gosaltzeko. Ezagutza jolasak eta eztabaida egin dituzte gero, eta dokumental bat ikusteari ekin diote 12:00etan: "Arrakala, zirrikitu bat haitzean".