Urtarrilak 3 - Herri Desafioa

Erabiltzailearen aurpegia Sare herritarra 2015ko abe. 28a, 12:45

Sareko Laudioko taldeak “Herri desafioa” ekimena deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan.

Izan ere, urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitutako manifestazioaren leloa irudikatu nahian, herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoak kontaktatu ditu Sarek plazan herritarrekin batera soka-tira desafio batean lehia daitezen. Ekimena 12:30ean abiatuko da umeentzako herri kirolekin, 13:00etan herri desafioa gauzatuko dute eta jarraian talde argazkia egingo dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide