Sareko Laudioko taldeak batzar irekia burutuko du azaroaren 18an, ostirala, 19:00etan, Herriko plazako gela balioanitzean, urtarrilaren 14an Bilbon “Euskal presoak Euskal Herrira! Derechos Humanos, Resolución, Paz!” lemapean deitu berri den manifestazio deialdiaren harira.
Batzarrean #SalatzenDut dinamikaren ardatzak, stop dispertsioa, gaixo larriak etxera eta giza eskubideak, herri mailan gizarteratzeko ekimenak izango dituzte aztergai.