Sare herri ekimeneko Laudioko taldeak “Herri desafioa” ekimena deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan. Izan ere urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitu dituzten manifestazio deialdiak iragartzea izango da hitzorduaren xedea.
Manifestazioaren leloa irudikatu nahian, herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoak kontaktatu ditu Sarek plazan herritarrekin batera soka-tira desafio batean lehia daitezen. Ekimena 12:30ean abiatuko da umeentzako herri kirolekin, 13:00etan herri desafioa gauzatuko dute eta jarraian talde argazkia egingo dute.