SARE herritarra bere xede eta helburuak, Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea, bilduko dituen txostenaren inguruko eztabaida irekia bideratzen ari da iraila eta urrian zehar. Laudioko SARE taldeak “Ehuntze tailerra” burutuko du urriaren 19an, astelehena, 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Aldaikoerreke gelan, oinarrizko txostena lantzeko. Guztion ekarpenak beharrezkoak eta ongi etorriak dira. Tailerrera ezin etorriz gero laudio@sare.eus helbidera idatziz txostenerako ekarpenak bideratzeko aukera ere luzatuko dugu.