Irailaren 7an ikasturte berria abiatu genuen Satya Yoga Eskolan. Datorren asteburuan elikadurari buruzko hitzaldia antolatu dugu ostiralean, hilak 17an, eta Asasam-en aldeko elkartasun saioa 19an, larunbatean.
Zertarako jaten dugu?
Nieves Urrutiak, elikaduran aditua, “Zertarako jaten dugu?” hitzaldia eskainiko du irailaren 18an, ostirala, 20:00etatik aurrera Satya Yoga Eskolan.
Sarrera doakoa izango da eta izena eman beharko da aurretik eskolan.
Elkartasun saioa
ASASAM elkartearen aldeko “Elkartasun Saioak” eskainiko ditugu ikasturte honetan. Yoga saio hauekin, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartearen alde egingo dugu lan diru ekarpen boluntarioak jasotzeko asmoz.
Lehen saioa irailaren 19an, larunbata, 10:30etik 12:00etara antolatu dugu. Zatoz!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide