Azaroaren 8an, larunbata, Anandalanek, Ander Sanchezek, “Sounds & songs” kontzertua eskainiko du Satya Yoga Eskolan 20:00etan. Sarrerak bost eurotan salgai ditugu Satya Yoga Eskolan eta 650 535 516 telefonoan.
Anandalan txalapartari eta perkusionista da. Belarrientzako txango atsegina eskainiko du, euri-makila, udu, danbor metalikoak, Tibeteko ontziak, harriak, Didgeridoo eta abar entzungai jarrita. Naturaren soinuak protagonista bihurtuko ditu.
Begiak itxi eta disfrutatzeko emanaldi ezin hobea. Sounds & songs izenburuak horixe bera islatu nahi du, kantuak soinu anitzetan zehar burututako txangoak baino ez dira, itsasoaren oihartzuna edo aire boladen hotsa kasu. Etzan eta itsasoaren soinua edo euria kristaletan jotzen entzutea gogoko baduzu, ezin duzu galdu.
”Anandalan” Ander Sanchez
Txalapatari eta percusionista da, interpretatzaile eta irakaslea. Kepa Junkera eta Iban Nikolai folk musikariekin elkarlanean airtutakoa da. Flameko-fusio talde ezberdinetako hastapenetan ibilitakoa da ere Distintas, Vembrulé, Verea de enmedio edo A mi aire taldeetan. Asishakti matra kantu taldeko kidea da.