Biodantza hastapen ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Satya Yoga Eskola 2014ko urr. 4a, 13:19

Urriaren 11n Biodantza hastapen tailerra eskainiko dugu 16:30etik 19:30era Victor Nuñezen eskutik.

Zer da biodantza?

Biodantza, bizitzaren dantza, gizon-emakumeen integrazioa, berriztatze organikoa, afektibitate-berreziketa eta bizitzaren jatorrizko funtzioak berriro ikastea proposatzen duen sistema da.

Biodantzaren oinarri metodologikoa bizipen integratzaileak eragitean oinarritzen da, horreratarako musika, kantua, mugimendua eta taldean elkargunerako egoerak erabiliz.  Hortaz, Biodantzak pertsonen bizitasuna, afektibitatea, sormena, sexualitatea zein transzendentziarako ahalmen anitzak, adierazi, integratu eta garatzea ahalbidetzen du.

Praktika honek abilidade sozialak garatzen laguntzen du, bai eta kontzientzia zabalago batez ere bizitzen. Bere sortzailea den Rolando Toro Aranedak proposatzen zuenaren ildotik, pertsonen nortasuna indartzeko eta  norberaren ahalmenak ezagutzeko tresna da, gizon-emakumeen elkargunearen poetikan oinarritzen diren harremanak bideratzeko beharrezkoa den existentzia-ekimena ahalbidetuz.

Victor Nuñez
Victor Nuñez Rodriguez, Biodanza Orain taldeko fazilitadore eta zuzendaria, Zaragozako Rolando Toro Araneda Biodantza eskola ofizialean trebatu zen. Hastapen eta maila aurreratuko talde bana gidatzen ditu duela lau urte. Biodanza Ya elkarteko kide aktiboa da eta berton sare sozialen arduraduna da.  Urriaren 18an Zaragozan aurkeztekoa den “Biodanza y Nuevos Paradigmas” lanaren egilea da.  Sanatana Dharma Yoga Elkarteko irakasle kolegiatua da.

Izen ematea

Izen ematea Satya Yoga Eskolan, Karmen kaleko 3.ean, eta 650 535 516 telefonoan bidera daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide