Emakume-energia mugiarazteko lau dantza saio eskainiko ditu Satya Yoga Eskolak Marta Mateos irakaslearen eskutik. “Gure gorputzaren erdigunean Ilargiaren lau aldeak dantzatu, sentitu eta deskubritzeko proposamena da”, honela definitu du dantzarako eskaintza berritzailea. Saio bakoitzak ilargiaren zikloa izango du ardatz: apirilaren 12a, ilgora; maiatzaren 17an, ilargi betea; ekainaren 14an ilbehera eta 28an ilberria.
Saio guztiak larunbatetan burutuko dira, 17:30etik 19:30era. Ziklo osoa burutu daiteke edo saio solteetara hurbildu. Informazio gehiago 650 535 516 telefonoan.