Carme Nalini mantra abeslariak kantaldia eta tailerra eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Satya Yoga Eskola 2014ko mar. 7a, 15:43

Martxoaren 8an Carme Nalini izango dugu bisitari Satya Yoga Eskolan.

TAILERRA
“Arimarekin kantuan” izenburua duen tailerra esakiniko digu 17:30etik 19:30 bitartean. Bakti yogaren inguruko esperientzia luzatu du Nalinik “bihotzarekin kantuan ari garenean Krishnaren txirula gara, aingeruen harpa gara, ibaiaren murmurioa gara, Ama Lurraren taupadak gara” honela laburbiltzen digu mantra kantuaren esperientzia.

KANTALDIA
Tailerra ondoren mantra kantaldia eskainiko digu.

Ekintza bakoitzerako toki kopuru mugatua izango dugu. Tailerrean parte hartzeko 20 euroko matrikula ezarri da eta kantaldirako sarrerak 10 erotan jarriko ditugu salgai. Ekintza bietan parte hartuz gero prezioa 25 eurokoa izango da.

 ARIMAREKIN KANTUAN

Bhakti yoga norberaren Errealizaziori heltzeko, gure Izate espiriluarekin lotura eskuratzeko, zuzeneko bidea dela entzun dugu askotan. Ez da pentsamendu-bidea, sentitu behar da.

Batzutan traba fisikoak, teknikoak, azaltzen dira… ezin dut, ez dakit abesten, ez dut gustuko nire ahotsa… Horiek denak ahots teknika apur batez disolbatuko ditugu, alaitasunez eskainia, debeku zentzugaberik gabe disolbatuko ditugu, zenbait muskulu erlaxatu eta beste batzuk euskarri gisa erabiliz gero, ahotsa aterako da… sinple… ziurra, erreza. Ahots tonua hobetu nahi duen edozein profesionalarentzat egokia, irakasle, saltzaile zein esataria. Hauxe izango da tailerraren parte teknikoa.

Oztopo emozionalak: Chakrak energia gurpilak dira, berton energia ainguratzean Argiari bidea oztopatzen diote, gu geu gara argi hori, gurea da argi hori. Chakra bakoitzaren biya mantra abestea oso teknika indartsua da osatu gaitezen. Erabilpen honen inguruko zertzelada batzuk eskainiko ditugu eta chakra-erroaren biya mantra abestuko dugu.

Bhakti yogarako hurbilpena. Nola eskuratu mantrarekiko lotura? Badira mantra mota ezberdinak, gorputz eta arima aritze egoera horrekin psikologikoki lotu gaitezen: kosmosarekin, naturarekin, Osotasunarekin edo, arketipo bezala ulertuta, jainkotasun ezberdinekin, edo gidatzen gaituen Argiarekin. Beraien yoga edo meditazio lana birbideratu nahi duten pertsonentzat egokia.

Eta batez ere kantuan, kantuan arituko gara…

CARME NALINIri BURUZ

Mantra eta Kirtan abeslaria www.carmenalini.com. Yoga irakaslea, Centre Narayanako zuzendaria www.yogagranollers.com. Sanatana Dharma eskolan jaso du prestakuntza eta bhakti yoga eta meditazio beste Maisuekin bere prestakuntza osatu du. Musika moderno lizentziaduna, musikagilea, vocal-jazz irakaslea (Conservatori superior del Liceu, Taller de Músics), aktoresa (Dagoll Dagom) ) www.carmecuesta.com. 2009an grabatu zuen bere lehen disko espirituala, “Mantras”, eta 2013an bigarrena, “Cierra los ojos”. Yoga eta meditazio zentroan eskaini ditu emanaldiak. Spiritual Dance festibaleko lau ediziotan kantatu du, 2012-2013an Bacelona Yoga Conference ekitaldian, AMMAren azken hiru Darshan-besarkadatan abestu du eta Balentzian egindako azken AEPY congresuan. Bhakti-mantra ataleko irakasleen prestatzailea da Ramon Marponsek AEPYn eskaintzen duen irakasle ikastaroan http://www.aepy.org.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide