“Dieta makrobiotikoa: zure osasuna kudeatzeko erraminta” hitzaldia eskainiko du Nieves Urrutia Pranzonik urriaren 18an, ostirala, 20:00etan, Satya Yoga Eskolaren egoitzan. Farmazia lizentziaduna da Nieves eta dietoterapia eta nutrizio espezialista eta makrobiotika eta txinatar medikuntzako aholkularia ere bada.
Hitzaldiaren sarrera
Makrobiotika hitzaren esanahi etimologikoa oso ezaguna da: makro hitzak handi esan nahi du eta bios hitzak bizitza.
Baina makrobiotikaren helburu nagusia bizitza luzea lortzetik haratago doa eta bilatzen duena zera da: gure ametsetako bizitza eskuratzen lagunduko digun askatasuna eskura dezagula. Horregatik makrobiotikoan ez dago debekurik: norberak ezartzen ditu bere mugak, bere aukerak hautatuz eta bere bide propioari ekinez. Hor bai, beti naturaren legeak eta gure inguruko izakiak errespetatuz .
Makrobiotikak proposatzen duen elikadura eta bizimodua norberaren ezagupenean sakontzeko gomendioak dira, natura eta ingumenarekin ditugun harremanak sakontzeko, pozik bizitzeko eta eremu guztietan pertsonak bezala aspektu guztietan fisiko zein psikiko, emozional zein espiritualean garatu gaitezen.
Airaldea.com-eko plaza atalean Nieves Urrutiak eskainitako elkarrizketa: