Usain txarreko lurrina

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Escribano 2015ko urr. 9a, 15:15

Ondare Eraikinean Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) antolatua, urriaren azken bi asteotan Frankismoaren politika kolonizatzailea izango da eztabaidagai Gasteizeko Letren Fakultatean. Diktaduraren hasieratik gauzatu zen prozesu hau, nekazaritzaren zein industriaren ustezko garapena sustatzeko, eremu geografiko berrien sorkuntzan oinarritu zen. Beste estatu totalitarioetan gertatu zenaren antzera, Garapena eta Modernitatearen aitzakiaz baliatuz, gizarte ingeniaritza zehatz bat garatu zen ordea. Helburu honi jarraiki, herri eta auzo berri ugari sortu ziren bai Euskal Herrian baita Estatu mailan ere. Ikerketa kasu zehatzetatik hausnarketa orokorretara joko duten hitzaldiez gain, dokumentalen aurkezpena eta bisita gidatuak ere antolatu ditugu (https://www.facebook.com/coloniasparahombres helbidean xehetasunak). Ekintza gehienak erdararaz garatuko diren arren, saio zehatz bat -urriak 26koa-, osorik eskarazkoa izango da. Mintegia jende guztiari irekia eta dohainekoa izango da. Gerturatu eta parte hartu, zuen zain gaude eta!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide