Isusi around the world

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Escribano 2015ko api. 30a, 19:02

Udaberriak alde egin aurretik neguko berri batekin natorkizue, aspaldiko partez. “Zaharrak berri” leloa oso aproposa suertatzen zaio, eta ez bakarrik kontaketan berandu nabilelako, edukia zaharra delako ere. Gogoan duzue oraindik Laudioko Isusi auzoan aurkitu genuen dolarea? Ba egun ere munduko beste bazter askotan ere ezagutzen dute  iadanik. "Society for Historical Archaeology" elkartearen neguko "Newletter"ean agertu zen eta erakunde honek, nahiz eta EEBBetarra izan, mundu mailan kide asko ditu. Artikulu honetan orain arteko ikerketaren emaitza nagusiak plazaratu genituen, modu oso laburrean. Ikerketaren aurreko bertsio sakonago bat, erdararaz zein euskaraz, kontsultatu nahi izanez gero "Arkeoikuska 2013" aldizkarira jo (Kultura Ondarearen Zentroaren web orrialdetik deskargatu dezakezue). Bi lanen artean bada aldaketa interpretatiboren bat, aztarnategia eta munduko toki ezberdinen arteko loturari so egiten diona. Baina ez dut nik dena, hemen, orain, azalduko… anima zaitezte zuen kabuz antzematera! PD. Nik ez nien erreferentzia geografikorik eman...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide