Lehen aldiari beldurra izan behar zaio?
Gure heziketa prozesuan lehenengo aldi asko dago, garrantzitsuak edo ez. Bizikletan ibili, laguntza eskatu, biderketak egin, lan elkarrizketa, mozkorra… aisialdian, etxean, eskolan, lagun artean, bakarka… Denak lehenengo aldiak baina ematen diogun garrantziaren arabera sailkatzen ditugu.
Benetan batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira? Edo lehenengo aldiak besterik ez dira? Sexu harremanen lehenengo aldia bada zure zalantza, beste galdera batzuk etortzen zaizkit burura… Zer dira sexu harremanak? Penetrazioa? Koitoa? Bikotearekin? Hori besterik ez? Zelako roiloa… musuak, laztanak, koskak, masturbazioa, taldeka, bakarka… Sexu harremanen mundua oso anitza da eta sormena dugu lagun, edo ez. Zuk erabakitzen duzu, nola- noiz- norekin nahi/behar duzun, informatu, kuxkuxeatu, segurtasun neurriak hartu, komunikatu, harreman osasuntsuak borrokatu, eta beti ere burua erabili. Guztiok izan ditugu lehenengo aldi asko, pertsona bakoitza ezberdina da eta gustu propioak ditu, ez dago errezeta magikorik… Hori kontuan hartuta seguru asko lehenengo aldi asko izango dituzula egunero- uneoro, eta sexu harremanetan ere bai!! Ez ahaztu zure gorputza zeurea dela eta erabakitzeko eskubidea ere bai!
Julene Onaindia Garcia