Txiza harreman sexualetan erabil daiteke edo gaixotasuna da? (Amagoia)

Erabiltzailearen aurpegia Julene Onaindia Garcia 2014ko mai. 20a, 11:58

Filia kontzeptua greziar “Philos” hitzetik dator eta “maitasuna” esan nahi du, “ia”-k aldiz, “ezaugarria”. Filiak erakarpenak, zaletasunak eta zer edo zeri maitasuna dira, fobiaren kontrakoak. Gaixotasun edo patologiatzat hartuak izaten dira baina aitu adibideak: zure laguna bezala bikotearen gainean txiza egitean berotzen denarekin topo egin dezakegu, baina multzo horren barruan morfofilia ezaugarri fisiko konkretuak dituzten pertsonekin harremantzen altuak, ilehoriak, etab, kronofilia haiek baino nagusiagoak diren pertsonak erakartzen, lektolagnia testu erotikoen eta basoexia musuen bidez, amomaxia geldi dagoen auto baten barruan harreman sexualak izateagatik, erotofonofilia hizkuntza erotikoa erabiliz telefono deiak egitearren, edota koreofilia dantza erotikoaren bidez berotzen direnak ere badaude besteen artean.

Seguru zuen giroan hauek guztiak normaltzat hartzen direla, baina zer da normala izatea? Nork markatzen du gaixotasun eta normalaren arteko muga? Pertsonok anitzak garenez, gustuak eta ezaugarriak ere anitzak dira, frogatu ez edo gustuko ez duguna gaixotasun etiketatzean istorio eta aukera bakarra bihurtzeko arriskuan jarriko ditugu harreman sexualak, ez duzu uste?

(Bidali zure galderak sexgatik@aiaraldea.com helbidera)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide