Zer dira Bonoboak? (Igoa)

Erabiltzailearen aurpegia Julene Onaindia Garcia 2014ko ira. 15a, 07:35

Kongo ibaiaren hegoaldean bizi den txinpantze mota da, Afrika erdialdean. “Bonoboa izan nahi dut” entzuten da kaletik, euren harreman sexualengatik. Baina beste ezaugarri interesgarriak ere badituzte. Ugaztun asko ez bezala, hierarkiarik gabeko komunitatean bizi den espeziea da. Bertan ez da maila soziala edo sexua kontuan hartzen. Kooperazioa bereizgarri dute, komunitatearen onurarako lan egin eta laguntzeko beti prest. Talde tolerantea, askea, liskar gutxikoa, propietate pribaturik gabekoa, kolektiboa du oinarri... Tentsioak eta egoera zailak modu lasaian konpontzen dituzte musu, besarkada eta harreman sexualen bidez. Horiei aurre egiteko funtzioa dute harreman sexualek.

Taldeko edozein kiderekin praktikatzen da adina, hierarkia edo sexua kontuan hartu gabe. Ugalketa ez da helburu bakarra; are gehiago, oso urria da. Komunitatea matriarkal definitzen dute, emeak elkarrekin egoten dira senidetasun egituratuetan, talde handiak eta koalizioak sortzen dituzte, elkarri lagunduz. Har batek eme batekin modu bortitzean jokatzen badu, gainerako emeak defendatzera joango dira. Harren dominazioaren kontra estu batuta daude, emeen arteko sareak oso indartsuak izanik.

Orain bai, bonoboa izan nahi?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide