LGTB lesbiana, gay, transexual eta bisexualen taldea izendatzen duten siglak dira. 1990.urtetik erabiltzen da, eta gay komunitatea ordezkatu zuten “LGB” siglen luzapena da. Sigla hauen moldaera anitza dago letrak eta horien ordena gehituz eta aldatuz., Estigmatizazioa eta diskriminazioaren kontra, despenalizazioaren eta pertsonen eskubideen alde lanean, auto- identifikazio lez sortu ziren.
Kolektibo horren sinboloa LGTB bandera edo ortzadar bandera da, askatasun bandera ere deituta. 70.hamarkadan hippie mugimenduak eta pertsona eskubideen alde borrokatzen zuten taldeek, horren antzekoa zen bandera kolore- anitza erabiltzen zuten. LGTB bandera, 1978.urtean lehendabizi erabili izan zela diote Gay Harrotasun jaialdi batean. Hasierako banderak 8 marra zituen eta kolore bakoitzak esanahi bat zuen: arrosa sexualitatea, gorria bizitza, laranja osasuna, horia eguzkiko argia, berdea natura, turkesa artea edo magia, urdina baretasuna eta morea izpiritua. Egungo bertsioak ostadarraren koloreak ditu eta 6 marraz osatuta dago, gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta morea. Bandera kolore anitza, pentsamendu anitza, jatorri kultural anitza, aniztasunaren irudia, guztion irudia.