Irakurtzea aspergarria dela esaten duenak ez du bere libururik topatu. Aske izatea, egunero lortu ahal dugun askatasun txiki hori eskuratzean datza. Askatasun horretarako bidean liburuak gure lagunak dira. Hausnarketarako lagun edota etsai izan daitezke baina betiere gure barne hazkuntzaren parte.
Bidelagun horietako batzuk topatzen lagunduko dizut: Miranda Grey idazlearen “ Luna Roja” eta Carla Trepat-en “Lilith-en altxorra”, hilerokoaren zikloei buruzkoak; edota Luis Lawis-en “Mareas Rojas” gizonen odol- errituaren inguruan; Pabla Pérez San Martinen “Ginecología natural”; Itziar Zigaren “Un zulo propio” eta “Sexual Herria”, sexualitate eta generoak hausnartzeko; Herbert Marcuse-n “Eros y civilización”, kapitalismoaren eragina sexualitatean; Virginie Despentes idazlearen “Teoría King Kong” bortxaketa prostituzioa eta pornografia feminismoaren ikuspegitik; Evelyn Reed-en “Sexo contra sexo clase contra clase”; Christiane Northrup-en “Cuerpo de mujer sabiduría de mujer”; Maider Garcia de Vicuña eta Iratxe Porrasen “Sexualitatean xirikatuz”, sexualitateaz eta aniztasunaz... Adi! irakurtzeak ezjakintasuna larri kaltetzen du…
Jakintasunerako lehenengo pausua ezjakintsuak garela jakitea da!