Trans terminoak pertsona transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Transgeneroa genero ezberdina eraikitzen duen pertsona da, jendarteak esleitzen dionarekiko ezberdina. Bi transgenero mota ezberdintzen dira: transgenero femeninoa gizon biologiarekin jaiotzen den pertsona eta genero femeninoa eraikitzen duena da, emakumeei sozialki esleitzen zaizkien rolak hartzen ditu. Maskulinoa, berriz, emakume biologiarekin jaiotzea eta genero maskulinoa eraikitzea, gizonezkoei sozialki esleitzen zaizkien rolen bidez adierazten da.
Pertsona transexualak, ordea, euren gorputza aldatzeko ebakuntza egiten duten pertsona transgeneroak dira. Alde batetik, emakume transexualak daude, gizonetik emakumera dagoen trantsizioa. Bestetik, gizon transexualak, emakumetik gizonera dagoen trantsizioa. Eta azkenik, pertsona intersexualak, bi sexuetako ezaugarri biologikoekin jaiotzen diren pertsonak dira. Kromosoma eta genitalen arteko konbinazioak izaten dituzte. Ez dira sexu biologikoaren, arra edo emea, definizio bitarraren barruan kokatzen. Egun, transexualitatea buruko gaitz sailkatzen dute hainbat herrialdetan. Urriak 23, Trans despatologizazioaren eguna, gorputz eta nortasun aniztasuna ez da gaixotasuna!
[ Bidali zure galdera sexgatik@aiaraldea.com helbidera! ]